XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenengo supernobaren hondakinak Eguzki-sistema sortu behar zuen hodeian sakabanatuta zeuden eta kondrita karbonikoen osagai gisa han ere bazeuden.

Meteorito hauek eskaintzen diguten informazioa oso fidagarria da planetak sortu ziren garaian sortu zirelako eta espazioan izan ziren baldintzetan ez dutelako inolako aldaketarik jasan.

Hirugarren mekanismoa ez da aurrekoaren oso ezberdina.

Laister ikusiko dugunez, protoizarra fasearen bukaera aldera, eta izarra piztear dagoenean, inguruan duen materia kanporantz bultzaturik gertatzen da.

Kontuan izan behar dugu kasu honetan prozesua supernobaren leherketak eragindakoa baino motelagoa dela.

Izarra, fase honetan, T-Tauri fasean dagoela esaten dugu.

Bukatzeko azken adibide bat, aipatu ditugun hiru bideek elkar lanean sortaraz dezaketenaren adierazgarri den adibidea.

Une batez Eguzki-sistemaraino itzuli bagara ere, joan gaitezen berriz urrun xamarreko leku batera, Cygnus konstelazioan dagoen gasezko hodei izugarri handi bateraino.

Ustez 6000 inguru parsec-era kokaturik dago eta 400 bat parsec-eko zabalera du.

Zati bat, gainera, Esne-Bidearen Orban Handiak estaltzen digu.

Hodei honetako gasa oso bero dago, bi milioi gradu ingurura.

Tenperatura hain handia izatearen ondorioz gasa hedatzen ari da, inguruko hodei hotzak uzkurtaraziz.

Hodei beroan diren baldintzak gehiegizkoak dira supernoba bakar batek sortuak izateko.

Ziurraski, gorago aipatu dugun supernoba-kate batek eragina da.

Hodeia gaur egun zein tokitan dagoen kontuan hartzen badugu, pentsa liteke supernoba-katean lehertu ziren izarrak (...)